miércoles, 19 de noviembre de 2014

ZER DA PSIKOMOTRIZITATEA?

Haurrek, euren hasieratik adierazpen motrizaz baliatzen dira inguruko mundua ezagutzeko, euren buruak ezagutzeko, euren beharrak hasetzeko eta era autonomo batez moldatzeko.
Era berean, munduarekin elkarrekintzan dauden gorputz esperientzia horiek dira haurraren psikismoa oinarritzen dutenak. Haurrak ikasteko duen desira, egiteko, ekiteko eta izateko desiran nabarmenduko da .
Mugimendu bakoitzak, joko bakoitzak, keinu bakoitzak zentzu sinboliko bat dauka, eta hauek prestaturiko giro egoki batean ematen direnean haurrari pertsona moduan potetzialtasun osoz garatzeko aukera ematen diote.

 

Psikomotrizitatearen onurak:

Psikomotrizitateak haur bakoitza hartzen du kontuan eta besteekiko ezberdin moduan jokatzeko aukera ematen dio: espresibitate propioa, historia pertsonala eta gaitasun jakin batzuk dituen pertsona moduan hartzen da eta hori izango da oinarria. Beraz, laguntza prozesu pertsonalizatua da, haur bakoitzari bere ibilbidea egin dezan laguntzen zaio eta bakoitzaren baliabideak eta ahalmenak abiapuntutzat hartzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario