Astekaria

Hona hemen nire astekaria. Astero IKT ikasgaian lantzen dugunaren laburpenak eta hausnarketak topa dezakezue:

2014/10/29 Gaurko egunean web 2.0. buruz zertxobait ikasi dugu, artikulu eta bideo txiki batzuei esker gure burura IKT ikasgaian kokatu dugu eta ikasgaian jarraituko dugun ibilbideari hasiera eman diogu. Horretaz gain, gure Bloga sortu dugu. Oraindik ez dut argi zein izango den nire Blogaren gaia, are gutxiago zer nolako informazio jorratuko dudan bertan, baina gustura trasteatzen hasi gara, behintzat itxura aldetik Blog polita egiteko.

2014/11/05 Goizean heldu bezain laister aurreko astean banatutako bideoen laburpenak komentatu ditugu taldeka. Niri 2. bideoa tokatu zait, WEB 2.0 La revolucion social en internet. Bideo hortan Web 2.0 -ri buruzko azalpen batzuk ematen dira, eta nire ustez garrantzitsuena, internetaren bidez gaur egungo komunikazioaren eta publizitatearen eraldaketa. Interneteri esker asko aldatu dira gizabanakoen harremanak eta harreman horien aldaketek ezinbestean beste arlo askotara edatu dira, publizitatera arte, besteak beste, non publiziztate enpresek bezeroenganaraino heltzeko estrategiak gaurkotu behar izan dituzten.
Geroago, norberaren Blogak eraikitzen egon gara, bideoak, argazkiak eta estekak nola ipintzen diren ikasiz.
Azkenik, Sites tresnarekin, nire taldea Alakatuten, gure Sites sortu dugu, niretzat tresna guztiz ezezaguna da eta oraindik ez diogu erabilgarritasunik ikusten.

2014/11/19 Gaur bideotxo batzuk ikusi ditugu, eta gero horren hausnarketa egin dugu. Ondoren, gure Bloga eraikitzen jarraitu dugu. Gero eta gehiago kontrolatzen dut blogger tresna eta nire blogaren itxura hobetzen noa gutxinaka, egitura ere mamitzen dudan bitartean.
Horretaz gain, IKTak hezkuntzan gaian murgilduz, taldeka aurkezpen txiki bat antolatu behar izan dugu oso denbora gutxian. Gelakideen artean emaitza ugariak ikusi izan ditugu, eta nire taldekoa eskasa zela pentsatu arren, aurkezpena alaia eta atsegingarria geratu da.

2014/11/26 Gaurko goizan, teoriarekin batera bideo batzuk ikusi ditugu eta ondoren guztion artean komentatu ditugu. Lehengo bideoan Portugaleko eskola bateko hezkuntza-metodologia ikusteko aukera izan dugu. Eskola horretako metodologia, nahiz eta IKTeengatik baldintzatua egon, ohiko hezkuntza sistema/metodologia berdina da, hau da, eskola tradizionalaren hezkuntza-sistema bera. Bigarren bideoan berriz, antzineko eta gaur egungo gizarteen aldaketak ikusi ahal izan ditugu era oso adierazgarrian, argi geratuz gaurko gizarte arin eta teknologiko honetako parte bihurtu garela, eta beraz, aldaketarako prestatuak egon behar garela.
Horrenbestez, klasean IKTeen inguruko ikuspengi ezberdinak entzun ditugu. Batzuk, IKTeen alde txarrak ikusteko errestasuna dute, beste batzuk ordea, ikuspuntu positibo eta berritzaile batetik defendatzen dituzte teknologia berriak. Dena dela, adostasun batera heltzea erreza izan da: IKTak gizartean erritmo arinegi batean hazi dira eta eskolek, edo hezkuntzak, horretara moldatzea beharrezkoa dugu etorkizuneko gazte konpetenteak hezitu behar ditugulako.

Ondoren, Jordi Adellen elkarrizketa bat ikusi dugu eta bertako informazioa Konpetentzia Digitalari buruzko buru-eskema egiteko lagungarria izan zaigu. Eskemarekin batera, irakasleak Haur Hezkuntzan IKTak gehiago erabiltzeko proiektua aurkeztu digu, non taldeka eta Site tresna baliatuz, Alakatuten taldekideok proiektu bat egin behar dugun.

Aurrekoaz gain, Delicious tresnan alta eman behar izan gara eta ondoren, gure proiekturako baliagarriak izan daitezkeen 7 helbide elektroniko gorde behar izan ditugu. Gainera, gordetako horietatik gustukoena aztertu behar dugu aztertze-taula bat jarraituz.

2014/12/03 Gaur, heldu bezain laster, aurreko astean nire taldeko bakoitzak aztertutako Deliciouseko helbide elektronikoen artean bat hautatu dugu klasekideen aurrean aurkezteko.

Beranduago, azalpen guztiak entzun ondoren, gure proiektuari ekin diogu. Horretarako, kronograma zehaztu dugu eta lana gure hartean banatu dugu. Hasieran batean zalantzak sortu zaizkigu baina irakaslearen laguntzarekin batera, berehala argitu ditugu. Nik Site eta Driven arduraduna izan naiz,eta nire kideak egiten zuten guztia Drivera, eta horren bitartez, Sitera igotzen egon naiz. Itxura aldetik ere apaintzen saiatu naiz baina emaitza oso onak lortu gabe.

2014/12/10 Ebaluazio bukaerarekin, gaurko egunean IKT ikasgaiari agurra eman diogu. Azken egun honetan, Haur Hezkuntzan IKTak gehiago erabiltzeko proiektuari azkeneko aldaketak egin ondoren eta gure Site txukundu ostean, gelakideen aurrean aurkezpena egin dugu eta besteon proiektuak ikusteko aukera izan dugu. Gure lana, zein beste taldeen lanak, oso interesgarriak eta aberasgarriak izan dira hasierako IKTeenganako aurreiritziekin bukatuz. Hasieran nuen IKTak HHn txertatzearen buruzko ikuspuntua aldatzen joan da ebaluazioan zehar. Lehen, uste nuen IKTak haur nagusiagoekin erabilgarriak izan zitekeela, baina HHko umeentzako erabilgarritasun gutxikoak zirela. Orain ordea, ikuspegi ezberdin batetik ikusten dut IKTak Haur Hezkuntzan erabiltzeak:

IKTak erabiltzea ordenagailua edota arbel digitala erabiltzea baino askoz gehiago da, ikuspegi zabalago batekin ikusi behar ditugu, hezkuntzan erabilgarritasun ugariak baititu, bai haurren bai irakasleontzako. Ikasi dugun bezala, Bizitza 2.0 bizi dugu eta gaurko haurrak hortan hezitu behar ditugu, ezin baititugu inguratzen gaituen Mundu Teknologiko horri ez ikusiarena egin.

Horretaz gain, taldeko hausnarketa egin dugu, non ikasitakoaz eta gure bizipenaz mintzatu dugun. Azkenik, gure blogaren itxuraren inguruko zalantzak argitzeko unetxoa izan dugu.

Ondo izan eta eskerrik asko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario