sábado, 22 de noviembre de 2014

IBILTZEN IRAKATSI BEHAR ZAIE?

Emmi Piklerrek egindako ikerketek, eta milaka familiek, egiaztatu duten bezala, haurren berezko gaitasunetan konfiantza izanik eta euren mugimendu autonomoak errespetatuz, haurrak ibiltzen ikasten dute eskutik heldu gabe.

  1. Haurra ahoz gora, ahuspez baino gehiago mugitzen da eta mugimendu bakoitzarekin indarra bereganatzen doa, hurrengo mugimenduak lortu ahal izateko.
  2. Alboz ipintzen da. Ahoz gora dagoela sorbalda altxatzen hasten da, pelbisa igo eta gorputza biratu egiten du alboz ipini arte.
  3. Biratu eta ahospez ipintzen da. Ahoz bera dagoela burua altxatzen du bizkarreko eta lepoko giharrak indartuz.
  4. Gorputzeko pisua besoekin mantentzea beranduago biratu, herrestatu eta azkenik katuta ibiltzea suposatuko du.
  5. Erdi-eserita esku batekin lagunduz.
  6. Belaunaka gorputza tente izanik eta altzairu edo objektu bateri helduz zutik jar daiteke.
  7. Azkenik,laguntzarik gabe zutik mantentzeko gai da eta ondoren ibiltzen hasten da.

miércoles, 19 de noviembre de 2014

PEI-EIP PSIKOMOTRIZITATE PRAKTIKAKO ESKOLA INTERNAZIONALA




Hemen duzue Bilboko Psikomotrizitate eskolaren bloga. Bertan eskolako irakasleak eta bestelako adituak idatzitako artikulu ugari irakurtzeko aukera izateaz gain, ikastaro eta Masterrei buruzko informazioa aurkituko duzue.

ZER DA PSIKOMOTRIZITATEA?

Haurrek, euren hasieratik adierazpen motrizaz baliatzen dira inguruko mundua ezagutzeko, euren buruak ezagutzeko, euren beharrak hasetzeko eta era autonomo batez moldatzeko.
Era berean, munduarekin elkarrekintzan dauden gorputz esperientzia horiek dira haurraren psikismoa oinarritzen dutenak. Haurrak ikasteko duen desira, egiteko, ekiteko eta izateko desiran nabarmenduko da .
Mugimendu bakoitzak, joko bakoitzak, keinu bakoitzak zentzu sinboliko bat dauka, eta hauek prestaturiko giro egoki batean ematen direnean haurrari pertsona moduan potetzialtasun osoz garatzeko aukera ematen diote.

 

Psikomotrizitatearen onurak:

Psikomotrizitateak haur bakoitza hartzen du kontuan eta besteekiko ezberdin moduan jokatzeko aukera ematen dio: espresibitate propioa, historia pertsonala eta gaitasun jakin batzuk dituen pertsona moduan hartzen da eta hori izango da oinarria. Beraz, laguntza prozesu pertsonalizatua da, haur bakoitzari bere ibilbidea egin dezan laguntzen zaio eta bakoitzaren baliabideak eta ahalmenak abiapuntutzat hartzen dira.

HAZKUNTZARI BURUZKO IKUSPUNTU DESBERDINAK......Ze uste duzu zuk?


HAUR HEZKUNTZA IKUSPUNTU NATURALETIK IKUSITA

Estatu Batuetako haur eskola honetan Pikler-Loczy materialak ikusteko aukera duzue:

Early Toddler Cooperation from MMP School on Vimeo.

Loczy material ezagunenak:

miércoles, 5 de noviembre de 2014

PIKLER-LOCZY Euskal Herriko Elkartea

Hemen klikatuz PIKLER-LOCZY sarearen web orria ikus dezakezue. Animatzen zaituztet begirada bat botatzera, artikulu interesgarriak aurkitu dezakezue eta bideoak edo bestelako informazioa nahi izan eskero elkarteko bazkideak egin zaitezkete.

ALTXORRAREN SASKIA

Hementxe duzue adin txikiko haurrentzako jolas egokiena euren autonomia eta ikerkuntza sustatzen duena:

 

PIKLER-LOCZY: Autonomian eta norberako arretan oinarritzen den pedagogia (Moverse en libertad)

Bideo honetan Budapesteko Loczy umezurztegia ezagutuko dugu:


http://www.ecotendencia.com/blog/wp-content/uploads/2011/06/emmi-pikler-moverse-en-libertad1.jpg
Bideoaz gain, Moverse en Libertad izenburuarekin ere Pikler Doktorea idatzitako liburu interesgarria irakurtzea gomendatzen dizuet.